Niniak eta haurrak

Erditzea haurraren lehen trauma izan daiteke.

Erditze prozesua luzeegia edo azkarregia izateak haurraren buru-hezurraren garapenean eragina izan dezake. Erditzea neketsua den kasuetan forzepsak edo bentosak erabiltzea beharrezkoa izaten da batzuetan, eta honek eragozpenak sor ditzake haurrarengan, bai momentuan bertan edo etorkizunean. Askotan haurtxoak aurpegi-asimetriarekin edo buru deformazioekin jaiotzen dira: begi bat bestea baino handiago edo beherago, belarri bat bestea baino aterago edo gorago. Gurasoei ematen zaien erantzuna zera izaten da: denborarekin hobetzen joango dela. Eta egia da horrela gerta daitekeela, baina kasu gehienetan buru-hezurra minduta dago eta hau osteopatiaren bidez hobetu daiteke.

Haur jaioberriaren buru-hezurra aztertzea beharrezkoa da. Geuk egindako azterketa eta pediatrarena osagarriak dira.

Umetxoen azterketak eta tratamenduak erditzean gertatutako kalteak ezaba ditzake.

Noiz eskatu haur txiki batentzako kontsulta?

  • Anestesia epidurala erabili denean edo erditzea induzitua izan den kasuetan.
  • Erditze prozesuak bi ordu baino gutxiago (azkarregia) edo zortzi ordu baino gehiago (luzeegia) iraun duenean.
  • Haur bat baino gehiago batera erditzean.
  • Haurtxoa ohiko posizioan ez datorrenean (beso bat aurrean, ipurmasaila aurrean, etab).
  • Haurtxoa ateratzeko burutik edo beso batetik tira egin zaion kasuan.
  • Erditzean haurtxoak zilborrestea lepoaren inguruan eduki duen kasuan.
  • Umea goiztiarra denean.
  • Haurtxoa ateratzen laguntzeko amaren sabelaren gainean bultzaka ibili diren kasuetan.
  • Forzepsak edo bentosak erabili diren kasuetan.
  • Erditzea zesarea bidez egin den kasuetan.

Eta batez ere, zure umetxoa zeuk aztertzen ikasi eta honako kasuetan kontsultara ekarri:

  • Umetxoak aurpegi-asimetria edo buru deformaziorik badu: begi bat bestea baino handiago edo gorago badu. Belarri bat bestea baino aterago edo gorago (plagiozefalia).
  • Bularra hartzeko zailtasunak baditu.
  • Jaiotzatiko tortikolia badu.
  • Kolikoak edo digestio arazoak baditu (berrahoratzeak, gasak, beherakoak, …)
  • Insomnio edo hipersomnio kasuetan.
  • Arnas (bronkitis, asma…) edo entzumen (otitisa…) arazo kasuetan.
  • Suminkortasuna edo etengabeko negarra sumatzen badira.
  • Umetxoak urduritasuna edo gehiegizko lasaitasuna agertzen badu.
  • Haurtxoaren postura deigarria: beti postura berdinean ipintzen bada, besterik onartu gabe.
  • Haurtxoa jausi bada.
  • Ilea buruaren atzeko partean modu asimetrikoan hazten bazaio.
  • Eskuak beti itxiak eta tenkatuak baditu.
  • Jateko orduan edo besotan hartzerakoan burua atzerantz eramateko joera azaltzen badu

Eta ondoren...Haurrentzako osteopatia

Ibiltzen ikasten ari direnean hartutako kolpeak, naiz eta larriak ez iruditu, haurraren osasunarentzako kaltegarriak izan daitezke:

  • Logura-nahasmenduak.
  • Digestio arazoak: (beherakoak, idorreria, botatzeko gogoa).
  • Arnas edo entzumen arazoak: bronkitis, asma, bronkoespasmoak, otitisa…
  • Hiperaktibitatea, suminkortasuna, agresibitatea.
  • Bizkarreko mina.
  • Mugimenduaren ibileraren edo nahasmenduak
  • Lesio traumatikoak sendatzeko terapia egokia da Osteopatia.

Osteopatia eta eskolatzea:

  • Arreta-desorekak.
  • Zailtasunak ikasketa prozesuan.
  • Hizketaren nahasmenduak.
  • Ikusmen arazoak: miopia, estrabismoa.
  • Dislexia.

Osteopatia eta Ortodontzia:

  • Hortzaldi edo oklusio arazoak.

Tratamenduak

Osteopatia pediatrikoak manipulazio oso leunak erabiltzen ditu, gorputzak berak duen sendatze-ahalmena indartuz eta haurrentzako oso terapia egokia bihurtuz (bai umetxo eta baita haurren kasuan ere).

Tratamendu bat hasteko une egokiena umetxoak 6 hilabete baino gutxiago dituenean da. Momentu horretan haurtxoaren gorputzak aldaketa potentzial izugarria dauka eta erabilitako teknikak eraginkorragoak dira, emaitza hobeago eta azkarragoak lortuz. Hala ere tratamendua edozein adinetan hasi daiteke.

Osteopatia

Denentzat

Osteopatia laguntza-ikuspegi ezberdina da...

Gehiago irakurri

Haurdunak

Zergatik joan osteopata perinatal baten kontsultara?

Gehiago irakurri

Kirolariak

Aliviarle y mejorar su rendimiento, hacer deporte está bien pero...

Gehiago irakurri

Adinekoak

La Osteopatía quiere aportar su granito de arena...

Gehiago irakurri

Hitz ordua eskatzeko deitu

Hitz ordua eskatzeko deitu

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika